User Profile

mikelgs

mikelgs@paperjale.eus

Joined 1 year, 6 months ago

Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!

This link opens in a pop-up window

mikelgs's books

View all books

User Activity

reviewed Ni ez naiz Mikel Laboa by Harkaitz Cano

Ni ez naiz Mikel Laboa (Hardcover, Euskara language, Elkar) 5 stars

Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel …

Laboa iheskorra harrapatu dute

5 stars

Egileek Gasteizen egin zuten liburuaren aurkezpenean egon nintzen eta bertan entzundako batzuk jasoko ditut hemen.

Laboari buruzko lan hau egitea ardura handia zen. Argitaletxe arrunt baten ordez, EHUrekin katedra baten babesean eginda denbora gehiago hartu ahal izan zuten (merezi izan du, bistan da).

Hasiera, adibidez, ez zekiten nola egin. Beraz, ze arraio, western batekin hasiko gara! pentsatu zuten. Esan izan omen da Laboak bikingo begiak zeuzkala, edo txerokia zela... ba hortik hasten da liburua.

Fikzioa baliatu dute, benetako Laboa harrapatzen saiatzeko. Sintesia egin behar hau eta gezurrarekin egia esatearena ulertzeko, adibide gisa balio dezake txakurrak. 6 edo 7 txakur izango zituzten bizitza osoan zehar, guztiak arraza berdintsukoak. Bada, komiki honetan bakarra agertzen da, eta ez da txakur zehatz horietako bat. Baina guzti horiek adierazten ditu.

Biñetak gama kolore bakarrean eginda daude, baina adibidez urdin gama dutenak Donostiakoak dira, zuri-beltzekoak kontzertuak... eta Zumeta margolaria laguna zuen, eta bere omenez kolore primarioekin …

Lagun izoztua (Paperback, Basque language, 2001, Elkar) 4 stars

Oroimena eta hitza galdu ditu Goiok, “izoztuta” geratu da Bluefieldsgo bere erbestean, eta hari laguntzera …

Bigarren pertsona, singularrean

4 stars

Oso berezia izan zen liburu hau niretzat. Dublinen bakarrik nengoela irakurri nuen. Protagonistak ere bidaia bat egiten duela gogoratzen dut, narratzaileak "... egingo duzu" moduan kontatzen ditu gauzak... Gustura irakurriko ditut lerro batzuk berriro, eskuartean suertatzen zaidanean!

reviewed Sumisioa by Michel Houellebecq

Sumisioa (Euskara language, 2015, Meettok) 4 stars

Politika fikziozko eleberri bat da, une poetikoak, komikoak eta melodramatikoak biltzen dituen fabula politiko eta …

Europar politika-fikzioa, interesgarria

4 stars

Frantziako hauteskunde batzuetatik abiatuta, islamaren indartze bat erakusten da liburu honetan, eragin politikoak dauzkana eguneroko bizitzan eta maila geopolitikoan.

Asko gustatu zait Gerardo Markuletaren itzulpena, oso gustura irakurri dut.

Hala ere, ez dizkiot bost izar eman. Espektatiba altuegiak nituelako beharbada. Hala ere, gomendatzen dut noski eta irakurri ondoren begiratzeko hemen daude, spoiler eta guzti, kapitulu bakoitzaren ondoren egin ditudan iruzkinak.

Asko gustatu zitzaizula esan zenuen @birasuegi@paperjale.eus Nahi baduzu mezu honen jarraian komenta dezakegu! Zuk ere amaitu berri, ezta @zanpeter@paperjale.eus?

reviewed The Last Family in England by Matt Haig

The Last Family in England (Paperback, 2005, Vintage Books) 4 stars

Meet the Hunter family: Adam, Kate, and their children Hal and Charlotte. And Prince, their …

Txakur ingeles baten memoriak

4 stars

Ingelesez irakurri nuen lehen nobela. Ez da C1 maila behar, beraz. Hor nonbait, baina nahiko erraz, hiztegiarekin.

Ez naiz inoiz bereziki txakur zalea izan, baina oso ederra da liburu honetan txakurraren lekuan jartzea eta familiaren alde nola egiten duen ikustea. Txakurrek daukatena baino inteligentzia gehiago eta pertsonen kontuei buruzko ezagutza jartzen dio txakurrari idazleak, baina berdin du. Oso polita da ikustea nola saiatzen den txakurra familiari laguntzen.

Norbaitek irakurri eta aipatzen badu, pozik entzungo ditut iritziak!

Zergatik panpox (Paperback, Basque language, 1979, Hordago) 4 stars

Lagunak alde egin ondoren emakume batek bere haurrarekin bizi duen egun normal bat kontatzen digu …

Emakume batek euskaraz idatzitako lehen eleberria

4 stars

Emakume batek euskaraz idatzitako lehen eleberria dela entzun izan dut. Horregatik bakarrik, bilatu beharrekoa.

Gainera, esaldi jarraien zurrunbiloa baliatuz irakurleari estresa transmititzeko idazleak erabili zuen baliabidea pasada bat da.

Senarra ez dago, eta amak semea zaindu behar du, beste ardura guztiekin batera. Egun oso bat biziko du irakurleak, izan emakume edo gizon. Hileko eta guzti.

Arroz urez (Paperback, 2021, Txalaparta, S.L.) 4 stars

Euskadi Ta Askatasuna erakundearen sorrera eta amaiera kontatzen zaizkigu saio literario honetan; edo, behintzat, sorrera …

Memoria historiko dekolonizatua

4 stars

Asko gustatu zitzaidan liburu hau. Euskal herriko gatazkari buruzkoa da, lekuen eta momentuen arteko saltoak, gertakarien kontakizun bat.

Baina ez dago dialektika klabean. Ez dago, sarritan gauza hauez hitz egiten dugunean bezala, espainiar bati gauzak esplikatzeko eran idatzia. Ez dakit ondo azaldu dudan. Memoria historiko propioa euskaldunoi posible izan dagigun, ariketa zintzoa iruditu zitzaidan liburu hau idaztea. Eskertzekoa.

Irakurri eta komentatu!!

PD: Idazkerarekin ohitu behar izan nuen hasieran, ez dakit esaldi luzeengatik edo zergatik, baina halako sentsazio bat gogoratzen dut.

reviewed La bona sort by Alex Rovira

La bona sort (Paperback, Katalana language, 2004, Entramat) 3 stars

Temps era temps, en unes terres molt llunyanes, un mag anomenat Merlí aplegà tots els …

Irakurri daiteke

3 stars

Oso liburu liberala da, enpresari bati asko gustatu ahal zaiona. Arrakasta zure esku dagoela dioen horietakoa, sistema batean boterea daukatenek botere hori ziurtatu eta handitzeko egiturarik ez balego bezala.

Hala ere, irakurri daiteke. Fabula ulerterraza eta desberdin jokatzen duten bi pertsonaien emozio eta pentsamenduak aztertzea baliagarri izan ahal zaio pertsona orori. Bi zaldun (gizon) dira, zehazki, ipuin androzentrikoa beraz, kutsu anglosaxoiarekin.

Katalanez irakurri daiteke, maila baxua izan arren.

reviewed Aitaren etxea by Karmele Jaio Eiguren

Aitaren etxea (Paperback, Basque language, 2019, Elkar) 5 stars

Blokeatuta dago Ismael, bere nobela berriarekin aurrera egin ezinik, argitaletxetik deika eta epea gogoratzen ari …

Genero (des)eraikuntza nobela batean

4 stars

Asko gustatu zait liburua. Ismael idazlea, Jasone emaztea, Ismaelen aita, eta ama, eta Libe arreba, eta Jauregi editorea.

Bitxia da, ez naizelako identifikatuta sentitu Ismaelekin, ez dut bere aitarengan nire aita inondik inora ikusi, bere amarengan nirea ere apenas, ez daukat arrebarik ere... Baina, hala ere, gustura eta adi irakurri dut nola bizi den pertsonaia bakoitza.

Paragrafo batzuk bikainak. Gustura irakurri dut kapitulu bakoitza (hurrengora salto egiteko gogoz ere bai inoiz) eta zeozer ikasi dut, bai!