Paperback, 208 pages

Published Feb. 28, 2021 by Txalaparta, S.L..

ISBN:
9788418252341

View on OpenLibrary

4 stars (1 review)

Euskadi Ta Askatasuna erakundearen sorrera eta amaiera kontatzen zaizkigu saio literario honetan; edo, behintzat, sorrera eta amaiera bana, autorearen bizitzari lotuak. Introspekzio ariketa baten bidez, Txabi Etxebarrietarekin hasi eta tia Luzirekin bukatzen du Mikel Antzak idatzi pertsonal hau; tartean, beste hamaika izen esanguratsu, oihartzunezko edo ezezaguni lekua egiten die gure herriaren historian. Hasieraren eta bukaeraren muturrak lotzeko hari gidaria da Burgosko Auzia, mende erdi igaro den honetan autoreak auzipetuetako zenbait elkarrizketatu baititu, eta haien testigantzak kontakizunaren atzeko oihala osatzeko moduan josi. Eta, lerroartean arroz urez idatziak, gure herrian ikusezin gorde behar izan direnak agerian geratuko dira.

1 edition

Memoria historiko dekolonizatua

4 stars

Asko gustatu zitzaidan liburu hau. Euskal herriko gatazkari buruzkoa da, lekuen eta momentuen arteko saltoak, gertakarien kontakizun bat.

Baina ez dago dialektika klabean. Ez dago, sarritan gauza hauez hitz egiten dugunean bezala, espainiar bati gauzak esplikatzeko eran idatzia. Ez dakit ondo azaldu dudan. Memoria historiko propioa euskaldunoi posible izan dagigun, ariketa zintzoa iruditu zitzaidan liburu hau idaztea. Eskertzekoa.

Irakurri eta komentatu!!

PD: Idazkerarekin ohitu behar izan nuen hasieran, ez dakit esaldi luzeengatik edo zergatik, baina halako sentsazio bat gogoratzen dut.