Zergatik panpox

Paperback, 64 pages

Basque language

Published March 7, 1979 by Hordago.

View on OpenLibrary

View on Inventaire

4 stars (1 review)

Lagunak alde egin ondoren emakume batek bere haurrarekin bizi duen egun normal bat kontatzen digu nobelak. Goizean goizetik gosaria eman, ikastolara joan behar dela hurrengo, arratsaldean jaso... lotara eraman arte, eta protagonista bera oheratu arte egin eta burutik pasatako gogoetak dira nobelaren edukia. Txema lagunaren ausentzia oroitzapen huts baino zerbait gehiago da nobelan, emakumearen gogoeta gehienetan dago haren ausentzia. Bakardadea sentitzeko ere ia tarterik gabe dago emakumea, halakoxea baita bere bizitzaren atze-aurrea. Baina tartetxo bakan horietan isurtzen da nobelara etxetik alde egin zuen lagunaren oroitzapena. Emakumea da kontalaria, eta emakumearen sentsibilitate unibertsalenetik dago kontatuta nobela, haren sentimenduak guztionak baitira.

1 edition

Emakume batek euskaraz idatzitako lehen eleberria

4 stars

Emakume batek euskaraz idatzitako lehen eleberria dela entzun izan dut. Horregatik bakarrik, bilatu beharrekoa.

Gainera, esaldi jarraien zurrunbiloa baliatuz irakurleari estresa transmititzeko idazleak erabili zuen baliabidea pasada bat da.

Senarra ez dago, eta amak semea zaindu behar du, beste ardura guztiekin batera. Egun oso bat biziko du irakurleak, izan emakume edo gizon. Hileko eta guzti.