aisaivia@paperjale.eus reviewed Aitaren etxea by Karmele Jaio Eiguren
Ederra
5 stars
Denok irakurri beharrekoa. Plazer hutsa.
Paperback, 216 pages
Basque language
Published March 7, 2019 by Elkar.
Blokeatuta dago Ismael, bere nobela berriarekin aurrera egin ezinik, argitaletxetik deika eta epea gogoratzen ari zaizkion arren. Gauzak okertu egingo dira, gainera, bere amak istripu bat izan duela-eta, aita zaharraz arduratu behar duenean. Jasone da senarraren idazlanen lehenengo irakurle eta zuzentzailea; gaztetan idazle izana, gero utzi ziona, baina azken urtean, gauetan ordenagailuaren aurrean, sekretuan berriz sortzen hasi dena. Emazteak idatzitako horretan topatuko ote du Ismaelek azkenaldian aurkitu ezin duen ahotsa? Ala bere baitan arakatu beharko du, ez dakien sekretu hori deskubritzeko? Maskulinitatea eraikitzeko eta transmititzeko moduez eta orokorrean generoak emakume eta gizonen bizitzetan duen eragin itzelaz ari da Karmele Jaioren eleberria. Baita familietan sortzen diren isiltasun esanguratsuez ere. Bere nobela anbiziotsu eta ausartena burutu du Jaiok, lurralde ezezagun batean barneratuz eta bertatik arrakastaz itzuliz.
Denok irakurri beharrekoa. Plazer hutsa.
Asko gustatu zait liburua. Ismael idazlea, Jasone emaztea, Ismaelen aita, eta ama, eta Libe arreba, eta Jauregi editorea.
Bitxia da, ez naizelako identifikatuta sentitu Ismaelekin, ez dut bere aitarengan nire aita inondik inora ikusi, bere amarengan nirea ere apenas, ez daukat arrebarik ere... Baina, hala ere, gustura eta adi irakurri dut nola bizi den pertsonaia bakoitza.
Paragrafo batzuk bikainak. Gustura irakurri dut kapitulu bakoitza (hurrengora salto egiteko gogoz ere bai inoiz) eta zeozer ikasi dut, bai!