Ander reviewed Lurraldea eta herria by Eneko Bidegain Aire
Lurraldetasuna eta euskara, EH batzeko gakoak
5 stars
Gai potoloari heltzen dio Enekok saiakera honetan. EHaren egungo zatiketa administratiboak dituen ondoriak azaltzen ditu; euskal herritarron arteko harremanak zailduz muga kultural gero eta handiagoa eragiten du. Ipar eta hegoaldeko herritarron arteko harremanak berriz estutzeko hamaika proposamen eginez bukatzen du liburua. Gai potoloa bai baina erraz irakurtzen da eta kontzientziak astintzen ditu. Heldu diezaiogun erronkari!