Lurraldea eta herria

«Zazpiak bat». Atzo, gaur, bihar

Paperback, 272 pages

Published March 27, 2018 by Pamiela argitaletxea.

ISBN:
9788491720355

View on OpenLibrary

5 stars (1 review)

Herri bat lurralde batean gorpuzten da, lurralde horretan eraikitzen da herriaren identitate kolektiboa eta kultura. Herritarrek hori defendatu nahi izaten dute, eta horretarako boterea hartzen dute, lurralde hori eta lurralde horretako kultura kudeatzeko. Hortik dator Estatua. Inguruko estatuen egarriaren ondorioz, herri baten lurraldea eta boterea mehatxatuta egon litezke, eta horrekin, kultura, hizkuntza eta identitatea.

Euskal Herriko lurraldearen kudeaketa, Gobernua, ez dago euskal herriaren esku, Nafarroako erresuma, historikoki sortu eta eratu zen eta beti bizirik dagoen Estatu propioa, konkistatu zutenetik. Boterearen galtzeak eta lurraldearen zatiketak eragin dute euskal kontzientziaren ahultzea. Azken urte eta hamarkadetan areagotu da zatiketa administratiboaren eragina, herriaren batasunaren eta kohesioaren kaltetan.

Liburu honetan lantzen dira lurraldearen batasunaren garrantzia, Euskal Herria herri batua izatetik herri zatitua bihurtu arteko mendez mendeko kronika, herriaren askatasun eta batasun egarria eta gaur egungo egoera administratiboak sortzen duen egoera arriskutsua, izan euskaldunen arteko harremanetan, kulturan, kirolean, erreferentzietan, hedabideetan, azpiegituretan, ekonomian, irakaskuntzan, zerbitzuetan eta abar. …

1 edition

Lurraldetasuna eta euskara, EH batzeko gakoak

5 stars

Gai potoloari heltzen dio Enekok saiakera honetan. EHaren egungo zatiketa administratiboak dituen ondoriak azaltzen ditu; euskal herritarron arteko harremanak zailduz muga kultural gero eta handiagoa eragiten du. Ipar eta hegoaldeko herritarron arteko harremanak berriz estutzeko hamaika proposamen eginez bukatzen du liburua. Gai potoloa bai baina erraz irakurtzen da eta kontzientziak astintzen ditu. Heldu diezaiogun erronkari!