Reviews and Comments

Asier Iturralde Sarasola

aldatsa@paperjale.eus

Joined 1 year, 6 months ago

This link opens in a pop-up window

Ni ez naiz Mikel Laboa (Hardcover, Euskara language, Elkar) 5 stars

Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel …

Behin baino gehiagotan berrirakurtzeko asmoz

5 stars

Izugarria iruditu zait: kolorearen erabilera, marrazki eta orrien antolaketa desberdinak, errealismoa eta ametsetatik atereak diruditen pasarteak... Musikaz lagunduta oraindik hobea. Baina bat jartzekotan laburra egin zaidala...

Beti mugan (Paperback, Basque language, Elkar) 4 stars

II. Mundu Gerran, alemanek okupaturiko lurraldean jausten ziren hegazkinlari aliatuak eta beste iheslari batzuk etsaien …

Gustura irakurri dut, baina hobea izan zitekeen

3 stars

Content warning Nire iritziak liburua gozatzea baldintzatu dezake

Prelude to Foundation (Paperback, 2016, Harper Collins Paperbacks) 5 stars

Voici une occasion tant pour ceux qui ont lu les cinq volumes du cycle ##Fondation## …

Hari Seldonen psikohistoriaren lehen pausoak

5 stars

Isaac Asimovek jatorrizko Fundazioa trilogia idatzi zuenetik hiru hamarkada igaro ondoren seriea osatzeko beste lau liburu argitaratu zituen. Prelude to foundationen Hari Seldonen, psikohistoriaren sortzailearen, lehen pausoak azaltzen ditu.

Bere horretan entretenigarria izan badaiteke ere, Asimoven gainerako idazlanak ezagutzeak gozatzen laguntzen du.

Hari Seldonen eta Dors Venabiliren ibilbidea jarraituz, Inperioko buru den Trantor planetako kulturak, eta beraien arazoak agertzen dira liburuan: emakumeen bazterketa, klase sozialen arteko diferentziak eta arrazismoa...

Termination Shock (Hardcover, 2021, William Morrow) 4 stars

Termination Shock takes readers on a thrilling, chilling visit to our not-too-distant future – a …

Beroketa globalaren aurka geoingeniaritza?

5 stars

Oso arriskutsua iruditzen zaidan gai baten inguruko eleberria da Termination shock: geoingeniaritza. Etorkizun nahiko hurbilean kokatua. Beroketa globalak okerrera egin du eta AEBetako aberats bat estratosferan sufre dioxidoa botatzen hasi nahian dabil. Hurrengo hilabeteetan tentsio geopolitikoak, jukutriak... izango dira nagusi.

Pertsonaia batzuk besteak baino gehiago gustatu zaizkit, eta zatiren bat luze xamarra egin zait, baina orokorrean 700 orri pasatxoko liburukotea interesgarria iruditu zait. Gauza batzuetan asmatuko duela uste dut, adibidez, spoiler handirik egiteko asmorik gabe, eskuin muturrak klima aldaketa ukatzetik geoingeniaritza babesterako jauzia emango duela.

Euskalia (Paperback, Basque language) 4 stars

XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, …

Aspaldian ez nuen hainbeste barre egin liburu batekin

5 stars

Baina ez da dena umorea. #Euskalia​k badu zientzia fikziotik, nobela beltzetik, atal bat bereziki oso beltza da, baina batez ere badu gure buruak ez horren serio hartzetik. @theindezents@mastodon.eus​en hurrengo lanaren zain geratzen naiz.

Suak erreko ez balu (Paperback, euskara language, 2023, Txalaparta) 5 stars

Aezkoako mendi sute batean hiru mendizale hil eta geroko ikerketan, poliziak bi artzain atxilotu eta …

Pertsonai eta girotze bikaina duen nobela beltz menditarra

5 stars

Hasieran harritu ninduen ikertzailea aseguru-etxe bateko peritua izateak, baina oso ondo funtzionatzen du eta pertsonaia bikaina da Ainhoa. Bere ateraldiekin barre pixkat egin dut. Joxe bere gidari eta laguntzailearekin Kixote eta Santxo moduko bikotea osatzen dute. Nabari da idazleak ezagutu eta maitatzen duen lekua dela Aezkoa. Nobelako protagonista nagusietako bat da. Aezkoa eta bertako bi hankako fauna.

Ordaina zor nizun (Paperback, Basque language, 2001, Elkar) 4 stars

Gizon lasaia da Justo Badiola, nobelako protagonista: argazkilari metodikoa, tripazaku mutilzahartzen hasia, patxadako laguna, gibelandi …

Ezusteko atsegina

4 stars

Ez nituen ezagutzen ez Joxemari Urteaga idazlea, ez eta bere 2001eko #OrdainaZorNizun liburua, baina Emauseko traperoen dendan aurkitu nuen eta gustura irakurri dut.

Argazkilari batek bizimodu lasaia darama, misteriozko ipuinak eta argazki zatiak dituzten gutun anonimoak jasotzen hasten den arte. Istorio orokorra eta bereziki ipuinak oso ondo girotuak daude.

Berriz Zentauro (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 stars

XXI. mendearen erditsuan gaude. Guk ezagutzen dugun mundua aldatu egin da, baina ez asko. Edo …

Ez nuen harrapatzerik espero

4 stars

Hasi aurretik iritzi ezkor batzuk ikusi nituen Elegose irakurle taldean eta errealitate birtualaren gaiak ez nau bereziki erakartzen. Beraz, ez nuen harrapatzerik espero. Hala ere, interesez irakurri dut eta gustatu zait: gertuko etorkizun bateko giroa, Mary Wollstonecraften bizitza eta Frantziako iraultzarekin lotura, pertsonen arteko eta teknologiarekiko harremanak...