Ordaina zor nizun

Paperback, 279 pages

Basque language

Published Feb. 25, 2001 by Elkar.

ISBN:
8483317842

View on Inventaire

4 stars (1 review)

Gizon lasaia da Justo Badiola, nobelako protagonista: argazkilari metodikoa, tripazaku mutilzahartzen hasia, patxadako laguna, gibelandi samarra ere bai akaso. Halako batean, ordea, munduko lau bazterretatik bidalitako gutun anonimoak hasi da jasotzen: argazki bateko aurpegi-zati moztuak batetik, eta misteriozko ipuinak bestetik, dela tiroz dela pozoiz hilketaren bat izaten dutenak beti. Dena txantxa hutsa edo zerbait larriagoa ote den zalantzan, estutzen hasiko da Justo Badiola, bere inguruko guztiez mesfidatzen, susmo txarrek batetik bestera darabiltela, jostailu baten moduan, azkenean ezkutuko guztiak argitzen diren arte.

1 edition

Ezusteko atsegina

4 stars

Ez nituen ezagutzen ez Joxemari Urteaga idazlea, ez eta bere 2001eko #OrdainaZorNizun liburua, baina Emauseko traperoen dendan aurkitu nuen eta gustura irakurri dut.

Argazkilari batek bizimodu lasaia darama, misteriozko ipuinak eta argazki zatiak dituzten gutun anonimoak jasotzen hasten den arte. Istorio orokorra eta bereziki ipuinak oso ondo girotuak daude.