User Profile

Izaro

Izaro@paperjale.eus

Joined 1 year, 4 months ago

This link opens in a pop-up window

Izaro's books

View all books

User Activity

Cuentos extraordinarios (Hardcover, Español language) 4 stars

Cuentos Extraordinarios es un juego de rol escrito para ser jugado por niños y niñas …

Merezi du

4 stars

Asko gustatu zait liburua, eta 4-8 urteko haurrekin probatu dut pare bat aldiz, 1-3 pertsonaiekin. Umeek izugarri disfrutatzen dute haien istorien protagonista bezala, eta dadoak botatzeak nola zirrara sortzen dien ikusteak asko poztu nau! Liburuan 4 "mundu klasiko" daude aukeratzeko, (baso fantastikoa, piratak, zi-fi eta gazteluak) baina beste edozein lekutan koka daitezke istoriak. Marrazkiak eta istoriak hasteko haziak oso lagungarriak dira erraz kontakizunekin hasteko. Liburu hau gabe ere jolas zaitezke rolean umeekin? Baietz uste dut, ez da beharrezkoa egia esan, baina asko laguntzen du eskaintzen dituen baliabideekin. Sistema oso erraza da, lau ezaugarri ezarri (D12,D10, D8 eta D6) eta erronka gainditzeko 3+ atera behar. Ez du besterik. Hala ere, gomendagarria beldur horiek kentzeko! ;)

 Todos los pájaros del cielo (2018, Insólita) 2 stars

Gehiago espero nuen

2 stars

Egia esan Locus eta Nebula saria irabazi duen eleberria izanda ilusio handiarekin hartu nuen irakurtzeko. Zientzia fikzio aldetik ez du berritasun handiegirik, jada askotan irakurritako kontzeptuetan oinarritzen da, eta pertsonaiak ere sakontasun gehiegirik gabekoak iruditu zaizkit. Batzuek bazuten sakontzerik eta beste batzuk ez zuten azaldu ere beharrik, autoreak ez baditu sakonduko (nire ustez...) Istorioa aurrez ikus daitekeen klitxez beterik dago eta "maitasun romantiko" tankerako eleberri baten garapena duela iruditu zait. Alde onen artean, irakurterreza dela esango nuke, eta pertsonaiak nahiko anitzak direla. Agian 2017an hori berrikuntza bezala ikus zitekeen, baina gaur egun irakurrita, exkax gelditzen dela uste dut. Gazte izanda irakurri izan banu, agian beste kritika bat egingo nioke! ;)

Ni ez naiz Mikel Laboa (Hardcover, Euskara language, Elkar) 5 stars

Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel …

Baga-biga-higa.....

4 stars

Lan oso polita iruditu zait egindakoa. Istoria eta pasarte "solteak" diruditen arren, lotura estua sortzen dute komiki guztian zehar; gainera musikarekin batera entzuteko aukera paregabea ematen dute. Oso ondo pasa dut irakurtzen, eta baita duela piloa entzuten ez nituen kantuak gozatzen, hagitz gomendagarria! Marrazkiak, kolorea denak du zentzua eta umoretsua da oso; kontrazalean dioen bezala "Jostaria eta apurtzailea zena ezin zurrun kontatu". Esan beharra dut guztiz asmatu dutela!

Aventuras en la Tierra Media (Hardcover, Español language, 2018) 4 stars

Esta Guía del jugador te proporciona reglas de campaña específicas para la Tierra Media y …

Erdialdeko lurraldeetara bidaia

4 stars

Ez dut gehiegi jolastu, baina liburuak 5e edizioa moldatuz, uste dut Tolkienen munduak oso ondo isladatzen dituela. Bidaien garrantzia nabarmena da eta iluntasuna gero eta nabariagoa den mundu zabal batean murgiltzen zaituen sentsatzioa mahaian jartzeko aukera ematen du. Liburuaren ilustrazioak ere zainduak dira eta bertan agertzen diren istoriatxoak asko laguntzen dute Erdialdeko lurraldeak disfrutatzen. Agian, faltan bota ditut 5eko arau estandarrak, eta abenturaren bat, baina oso gustora irakurri daitekeen liburuxka da, nahiz eta jokatu ez! ;)

Ama (GraphicNovel, Español language, Nordica) 4 stars

Japón, finales de la década de 1960. Nagisa, una tímida joven procedente de Tokio, desembarca …

Ederra

4 stars

Asko gustatu zait. Marrazkiak, koloreak, eta istorioa. Japonian bizi ziren "Ama" edo emakume urpekarien bizitza kontatzen digu, eta irlara iristen den Nagisa gaztearena ere. Emakume gogor eta aske hauen bizipenak nola gizartearen eta garapenaren arauen talka egiten duten ikusten da komikian zehar. Nagisaren istoria ere narratiboki oso ondo kokatzen dutela uste dut. Oso gomendagarria!!

Basolatik berri onik ez (Hardcover, Euskara language, Ikastolen Elkartea) 3 stars

Orbaizetako Olan zer berri dela? Burdin gori urtuak izenik gabeko langileak zulatzen dituela, Gaitzeko izurriteak …

Bortizkeria orbaizetan

3 stars

Ez naiz Asiskoren marrazkien oso zale, baina esan beharra dut komiki honetan egindako lana bikaina dela. "Mononoke-Hime"-ren kutsua hartu diot istorioari, eta bortitza eta gogorra bada ere zenbait puntutan estetikoki oso landua dagoela esango nuke. Orbaizetako arma fabrika inguruan girotzeak ere bere indarra du, eta fantasia iluneko punttuak erakarri nau. Ondo pasatzeko komikia.

Compendio de Golarion (Paperback, Español language, HT Publishers) 3 stars

Golarion es un lugar enorme y la aventura espera en todas y cada una de …

Golarion'i buruz gehiago jakiteko

3 stars

Ez da liburu makala; Golarion eta bere istoria, kultura, jainko eta herri desberdinei buruzko zertzeladak ematen ditu, zure abenturatan txertatzeko aukerarekin. Abentura berriak sortzeko gainera hainbat ideia, objektu miresgarri eta arau taulak ere eskaintzen dizkizu. Liburu txikia dirudiena arren zuku asko atera diezaiokezu. Nire kanpainak ea zer erabil dezakedan aukeratzen... ;) Ez da ezinbesteko liburua Savage-Pathfinderren jokatzeko (aurretik Pathfinder ezagutzen baduzu, ez dut uste merezi duenik) baina aukerak zabaltzeko egokia.

Euskalia (Paperback, Basque language) 4 stars

XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, …

Zientzia Fikzio umoretsua

3 stars

Erritmo azkarrean irakurtzeko liburua, azken urteetako hainbat euskal zein nazioarteko pertsonai eta egoerei omenaldia egiten diena. Gustatu zait umorea eta pertsonaien garapena ere. Hala ere, azken zatia aurreikusteko modukoa egin zait, eta apika pertsonaiak pixka bat gehiago sakontzeko aukera egon zitekeen. Hala ere, oso ondo pasatu dut irakurketan eta gomendatzeko modukoa!

Escucha, hermosa Márcia (GraphicNovel, Español language, 2022, Astiberri) No rating

Márcia es enfermera en un hospital cerca de Río de Janeiro y vive en una …

Bizitza gogorraren edertasuna

No rating

Asko gustatu zait Marcello Quintanilharen lana. Hasiera batean zaila egin zait erabiltzen duen kolore paletaz gozatzea, baina orriak pasa ahala gero eta gehiago nabaritu dut erabakiaren indarra. Brasilgo bizitza gogorra bezain ederra da Marciaren bidez Marcellok kontatzen diguna. Ama-alaba harremanak, favelak, drogak eta klase arteko arrakalak... dena dago komikian eta baita maitasuna ere; dena ondo nahasturik. Oso gomendagarria!

Breve pero intensa HIstoria de San Sebastián (Paperback, Español language, Baroja) No rating

Donostiako historiaren zati bat

No rating

Lagunek eskatuta egindako liburuki honek, Donostiako azken mendeetako historia azaltzen digu. Hori bai, gudu, asedio eta suteetan zentraturik, eta iturri "ofizialek", hau da militarrek erabilitako iturriak erabiltzen ditu. Herritarre hitzak, egoerak eta gora-beherak faltan bota ditut, eta ingeles-frantses-espainiarrenak berriz gehiegitxo.