Izaro reviewed Basolatik berri onik ez by Joseba Larratxe Berazadi
Bortizkeria orbaizetan
3 stars
Ez naiz Asiskoren marrazkien oso zale, baina esan beharra dut komiki honetan egindako lana bikaina dela. "Mononoke-Hime"-ren kutsua hartu diot istorioari, eta bortitza eta gogorra bada ere zenbait puntutan estetikoki oso landua dagoela esango nuke. Orbaizetako arma fabrika inguruan girotzeak ere bere indarra du, eta fantasia iluneko punttuak erakarri nau. Ondo pasatzeko komikia.