Basolatik berri onik ez

Hardcover, 64 pages

Euskara language

Published by Ikastolen Elkartea.

3 stars (1 review)

Orbaizetako Olan zer berri dela? Burdin gori urtuak izenik gabeko langileak zulatzen dituela, Gaitzeko izurriteak soldaduak euren gomituan itoarazten dituela, Atariez haragoko bidean Hartza baino puskaz makurragorik badagoela, eta Oihana bera Labeetako Sua itotzera abiatua dela. Ez berri gehiagorik ekarri, mezulari. jakin behar baitut neure begiez Basolan zer berri den...

1 edition

Bortizkeria orbaizetan

3 stars

Ez naiz Asiskoren marrazkien oso zale, baina esan beharra dut komiki honetan egindako lana bikaina dela. "Mononoke-Hime"-ren kutsua hartu diot istorioari, eta bortitza eta gogorra bada ere zenbait puntutan estetikoki oso landua dagoela esango nuke. Orbaizetako arma fabrika inguruan girotzeak ere bere indarra du, eta fantasia iluneko punttuak erakarri nau. Ondo pasatzeko komikia.