Reviews and Comments

maiatza83

maiatza83@paperjale.eus

Joined 2 months, 1 week ago

Itzultzailea, irakaslea, ama, scraplaria, irakurzalea

This link opens in a pop-up window

Los últimos románticos (Paperback, 2020, Seix Barral) 3 stars

Izenburuak izenburu, nobela ez hain erromantikoa

3 stars

Erromantizismo ukituak baditu ere, ez nuke esango nobela erromantikoa denik, izenburuak izenburu. Euskal Herriko zehaztu gabeko herri batean, tamaina ertaina duen eta hiri handiago batetik gertu dagoen herri industrializatu batean kokatzen du egileak istorioa, eta bizitza ulertzeko eta bizitzeko ezohiko modua duen emakume gazte bat da protagonista.

Protagonistak samurtasuna pizten du irakurlearengan, eta itxuraz garrantzirik ez duten haren eguneroko bizitzako gertakizunen bitartez, Euskal Herriko XXI. mendeko gizartearekin eta bizimoduarekin lotutako hainbat gai ukitzen ditu egileak: lan baldintzak, terrorismoa, tratu txarrak...

Tea Rooms: Mujeres obreras (Spanish language, 2016) 3 stars

Langile klasearen eta, batez ere, emakumeen bizimoduaren narrazio gordina

3 stars

Luisa Carnés 27ko belaunaldiko idazle ahaztuaren nobela honek, te areto bateko langileen egunerokotasunaren bitartez, garai bateko langile klasearen eta, batez ere emakumeen bizimoduaren narrazio gordina dakarkigu, behar gorriari, zapalkuntzari, klaseen arteko aldeei, iraultzari eta gauzak aldatuko diren esperantzari buruzko kontakizuna.

Maskara baten aitortza (Euskara language, Igela) 3 stars

Bizitza osoa maskara baten atzean ezkutatuta bizitzearen deskribapen xehe

3 stars

Norberaren benetako izaera erakutsi ezinda, bizitza osoa maskara baten atzean ezkutatu pasatzea zer den deskribatzen du Yukio Mishimak xehetasun handiz liburu honetan.

Protagonistaren barne-hausnarketa, pentsamendu eta sentimenduen deskribapenek primeran islatzen dute arau zorrotzez betetako garai eta herrialde batean norberaren izaera ezkutatu beharra zer den, nahiz eta zenbait unetan luzeegiak eta xehegiak iruditu zaizkidan.

Gerezi-denbora (Paperback, Euskara language, Consonni) 3 stars

Natàlia Miralpeix, liburun honetako protagonista, bere hirira itzuli da, 1974ko Bartzelonara, Frantzian eta Ingalaterran hamabi …

Garai eta gizarte baten familia kronika

3 stars

Montserrat Roigek frankismo berantiarreko Bartzelonako egoera politikoaren eta gizartearen zenbait zertzelada ematen dizkigu liburu honetan, familia baten istorioa ardatz hartuta.

Istorioa familiako kideen ikuspegi ezberdinetatik ezagutzeak aberastu egiten du kontakizuna, eta iraganaren eta orainaren arteko saltoak eta kontatzeke geratzen direnak irakurlea harrapatzeko elementu interesgarriak dira; zoriotxarrez, zenbait unetan, elementu horiek beraiek istorioaren ildoari jarraitzea oztopatzen dute eta irakurketa astundu egiten dute apur bat.

Gertakizuna (Paperback, Euskara language, 2003, Igela) 3 stars

Urteak daramatzat nire bizitzako gertakizun haren inguruan jirabiraka. Nobela batean abortu baten kontakizuna irakurtzen dudanean …

Abortuari buruzko kontakizun pertsonala

3 stars

Gertakizunak, pentsamenduak eta hausnarketak tartekatuz, eta iragana eta oraina harilkatuz, Annie Ernauxek abortuaren inguruko kontakizun pertsonal egiten du, ohi duen hizkera soil baina zehatzaz.

Detaile xume bat (Paperback, Jatorriz arabieraz. Euskarara Aitor Blancok itzulI language, 2024, Igela) 4 stars

1948ko arabiar-israeldar gerran zehar zazpiehun mila palestinar baino gehiago izan ziren beren etxetik egotziak. Hondamendi …

Errealitate gordin eta, aldi berean, sotila

3 stars

Itxuraz loturarik ez duten eta pasadizo xumeak diruditen bi istorioren bidez, idazleak palestinarrek egunerokoan bizi duten bortxa deskribatzen du oso modu gordin eta aldi berean sotilean. Bi istorioen arteko lotura esplizituagoa espero nuen, istorioak apur bat aurrera egitea, pixka bat gehiago sakontzea.