Edur reviewed Cayo Hueso by Oihane Amantegi
Besterik gabe
3 stars
Idazteko era atsegina egin zait, kalitate handikoa deritzot. Baina istorioak ez nau liluratu.
Paperback, 108 pages
Euskara language
Published by Elkar.
Floridatik dingilizka geratutako azken uhartea da Cayo Hueso, Antillen erdian igeri, Kubaren eta kontinentearen erdibidean. Hantxe bizi da, otarrain-arrantzan, istorio hau kontatzen duen kapitain zaharra, eta hantxe agertuko dira, ezustean, nobelaren gainerako protagonistak: Virgil musika kritikaria aurrena eta Maudey jazz kantaria gero, bere bandarekin. Aurreko liburuan (Ibaiertzeko ipuina) erakutsitako nortasuna eta dotorezia nabarmenak dira honakoan ere: maitemin istorio betikoaren bariazio jolasak, ñabarduraz betetako estiloa, film zahar bateko dekoratua dirudien jokalekua, belarrian gozo sartu eta bertan itsasten den musikaren oihartzuna Bere laburrean gehiagoren gosez uzten gaituen testu perfektu bat.
Idazteko era atsegina egin zait, kalitate handikoa deritzot. Baina istorioak ez nau liluratu.
(1)
Kapitain zahar honek honez gero amaitu du Cayo Hueso nobela irakurtzen. Eta kapitain zahar honek aitortu behar du ez dela bere estiloa, baina, oro har, gustura irakurri duela. Ez da gutxi, gero!
Tontakeriak alde batera utzita... asko gustatu zait propio pertsonaje bat asmatu izana, narratzailearen papera egiteko.
Akordatzen zarete literaturaren teorian nola ikasten genuen narratzaile-tipoak zein ziren?

Oharra: wikipediara jo behar izan dut, memoria egiteko😉
Beste liburu bat ekarri dit burura: Pereirak Dioenez, Antonio Tabucchirena... han ere formula bat hartu (Pereirak dioenz) eta etengabe errepikatzen baitu... liburuaren erritmoa eta taupada markatzeko.
(2)
Ez dakit zergatik, baina liburua irakurri ahala, Casablanca filma pasatu zait burutik. Imajinatzen duzue Ingrid Bergman, pianoaren ondoan, "As time goes by" kantatzen? Hobe ez imajinatzea. Izan ere, nik beste modu batean gogoratzen banuen ere, Ingrid Bergmanek pelikula osoan ez omen baitu behin ere kantatzen, baizik eta "Sam-ek" (jo zak berriro).
(3)
Elkarrizketa batean irakurri dut, nobelaren gaia, neurri batean, maitasunaren gertagaiztasuna da (gertagaiztasuna ala gertagaitasuna ez ote dira txanpon beraren bi aldeak). Ez da gai berria... Non egongo ginateke gaur, X gertatu zenean, Y egin izan bagenu, Z egin beharrean? Unibertso paraleloak imajinatu daitezke. Elkarrizketa zioten bezala... "gertatutako bizitza bakoitzaren barruan gertatu gabeko bizitza ugari dago". Gaiari heltzen dionean (bigarren aktoan) nobelak erritmo aldaketa erabatekoa ezartzen du. Oso ondo funtzionatzen du. Gustatu zait.
(4)
Gustatu zait, halaber, azken orrian Oihanek proposatzen duen jolasa: esaldi bana ostu omen dio Juan Rulfo, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandiari eta testu barruan ezkutatu, bertan arrantzatzeko. Ufff. Ez da erronka makala... Agian lau hauetakoren bat?