Sandokan

Lehen liburukia

Hardcover, 173 pages

Gaztelera language

Published Dec. 31, 1972 by EDAF.

ISBN:
9788471663511
2 stars (1 review)

Sandokan pertsonaiaren eleberrietatik lehena da hau. Bere abenturak, Asia hegoekialdean gertatzen dira (nagusiki India, Borneo eta Malasian) XIX. mendearen erdialdean. Sandokan, britainiarrez mendekatzea zin egin duen Borneoko printze bat da, britainiarrek, tronutik kendu eta bere familia hil baitzuten. Horregatik, piraterian aritzen da, Malasiako Tigrea ezizenarekin. Horretarako, Borneoko daiakarrez eta malasiarrez osatutako tripulazio baten erabateko leialtasuna du. (Iturria: Wikipedia)

1 edition

Mompracemeko kebaba

2 stars

Ea: neri Lekue kebaba gustatzen jatak, eta askotan juaten nauk kontsulta onduan dakatelako; baiña, berez -nahiz eta urriñago egon, eta karuagua izan- gehixago gustatzen jatak Beikozini. Orduan, Salgariña horixe dok: Malaysiako kebaba.

Barre egin juat, bai: baiña karikatura bat dalako. Sandokanen pertsonajia dok onduen erretratatzen dana, eta halan be arpegi bi baiño ez jaukazak: pirata bihotzbakua, eta maitemindu zorua; dana pasiñua, adoria, eta herixotziari ezikusixa. Beste pertsonajiak, bere "argittasunan" mende dagozen kerizak baiño ez dittuk; izatekotan, lady Mariana; baiña hau, halan be, folletin-heroina topikuan (maittasun suspiriyuetatik, desmayora txandaka pasatzen, beti gizon testosteronikuan besuetan).

Hau abentura baten lehelengo zatixa dok; bistan danez, gatxa izango dok bigarrenakin segitzia (pare-parian jausten ez bajatak, behintzat).