Chimamanda Ngozi Adichie

Chimamanda Ngozi Adichie (Abba, Enugu, 1977ko irailaren 15a) nobelagile nigeriar bat da.

Abba herrixkan jaio zen, igbo etniako Grace Ifeoma eta James Nwoye Adichie bikotearen bosgarren umea. Bere haurtzaroa Nsukka hirian (Nigeriako Unibertsitatearen egoitza) pasa zuen, lehenago Chinua Achebe idazle ospetsua bizi izan zen etxe batean. Chimamanda-ren aita estatistikako irakaslea zen eta ama unibertsitate bereko idazkaria.

19 urterekin Estatu Batuetara joan zen beka batekin, bi urtez komunikazioa eta zientzia politikoak ikastera Drexel-eko Unibertsitatera, Filadelfian. Ondoren, Ekialdeko Estatu-Unibertsitatean, Connecticut-en jarraitu zituen bere ikasketak eta 2001ean graduatu zen bertan. Halaber, idazkuntza-sortzailearen inguruko ikasketak egin ditu John Hopkins Unibertsitatean, Baltimore-n, eta master bat ikasketa afrikarrez Yale-koan. Biafra-ko bandera. Erdian eguzki hori erdi bat duela.

2003an, Connecticuten estudiatzen zuen bitartean, bere lehen nobela argitaratu zuen, Lore purpura (Purple Hibiscus), oso kritika onak jaso zituena eta Commonwealth Writer's Prize For Best First Book saria lortu zuena (2005).

Bere bigarren nobelako akzioa gerra zibil nigeriarrean garatzen da. Izenburuak, Eguzki hori erdia (Half of Yellow Suni, 2006a), erreferentzia egiten dio Biafra nazio suntsikorraren banderaren diseinuari. Idazlana goretsia izan zen, Achebe idazleak berak ere laudatu zuen, eta Orange Prize For Fiction saria lortu zuen 2007an.[1]

2009an kontakizun laburretako bilduma bat argitaratu zuen, The Thing Around Your Neck izenburukoa.[2] …

Books by Chimamanda Ngozi Adichie