Garai bateko zaporea
4 stars
Liburu bitxia iruditu zait. "Lehen Euskal Nobela Beltza". Ziur aski, horregatik izan ez balitz ez nukeen liburu hau irakurriko.
Hainbat ideia:
-
Agatha Christieren istorioen antza duela irakurri dut. Litekeena. Aspaldian ez dut bere istoriorik irakurri. Agian amaierako eszena? Susmagarri guztiak gela batean bildu eta istorio oso-osorik argitu. Akordatzen zarete txikitan ikusten genuen Colombo detektibearen telesailez. Nik horren antza hartu diot ;-)
-
Idazkerari buruz zer esan? Ez zait erosoa egin (harridura marka gehiegi, narradorea presenteegia...); baina ez dut ukatuko hizkera horrek zapore "añejoa" ematen diola liburuari. Xabier Gereñoaren liburuak ekarri dizkit gogora.
-
Gaur egun nola idatziko genuke istorio hori? Ez dakit... ziur aski pertsonajeak apurtxo bat gehixeago landuko genituzke. Nahiko "planoak" iruditu zaizkit, baina garaiko estiloagatik izango da.
-
Gustatu zait Jon Alonsoren hitzaurrea. Egia da: euskaldunok arazotxo bat dugu detektibe istorioekin. Detektibe euskaldunak ez dira sinisgarriak... pelikula amerikar baten itzulpen kaxkarra dirudite. Polizia edo goardia zibil bat euskaraz? Mesedez... hori ez! …
Liburu bitxia iruditu zait. "Lehen Euskal Nobela Beltza". Ziur aski, horregatik izan ez balitz ez nukeen liburu hau irakurriko.
Hainbat ideia:
-
Agatha Christieren istorioen antza duela irakurri dut. Litekeena. Aspaldian ez dut bere istoriorik irakurri. Agian amaierako eszena? Susmagarri guztiak gela batean bildu eta istorio oso-osorik argitu. Akordatzen zarete txikitan ikusten genuen Colombo detektibearen telesailez. Nik horren antza hartu diot ;-)
-
Idazkerari buruz zer esan? Ez zait erosoa egin (harridura marka gehiegi, narradorea presenteegia...); baina ez dut ukatuko hizkera horrek zapore "añejoa" ematen diola liburuari. Xabier Gereñoaren liburuak ekarri dizkit gogora.
-
Gaur egun nola idatziko genuke istorio hori? Ez dakit... ziur aski pertsonajeak apurtxo bat gehixeago landuko genituzke. Nahiko "planoak" iruditu zaizkit, baina garaiko estiloagatik izango da.
-
Gustatu zait Jon Alonsoren hitzaurrea. Egia da: euskaldunok arazotxo bat dugu detektibe istorioekin. Detektibe euskaldunak ez dira sinisgarriak... pelikula amerikar baten itzulpen kaxkarra dirudite. Polizia edo goardia zibil bat euskaraz? Mesedez... hori ez! Gainera, horiek badira pertsonaje nagusia, nor identifikatuko da horiekin! Ertzainak edo Foralak? Jatorriz gaztelaniaz idatzita dauden liburuetan badirudi funtzionatzen dutela. Euskal Noir! Horietako liburu batzuk euskaratuta daude, baina ez ditut euskaraz irakurri. Ez dakit bada! Jose Antonio Loidik, Garaidi pertsonaia asmatu zuen... Ez du "detektibe" hitza aipatzen, ezta "polizia" hitza ere... Bere kabuz ikertzen duen pertsonaje bat da Garaidi, bere ofizioa gehiago definitu gabe.
-
Duela gutxi "Suak erreko ez balu" irakurri nuen, Eneko Barberenarena... Ikertzailearen figurari sinisgarritasuna emateko, aseguru konpainia baten peritoa asmatu zuen. Ez da hautaketa txarra. Liburuan ondo funtzionatu zuen.
Enpin! Horixe! Gustura irakurri dut, baina gehiago liburuaren bitxikeriagatik, istorioagatik baino.