Ihes betea

357 pages

Euskara language

Published March 14, 2006 by Alberdania.

View on Inventaire

No rating (1 review)

"Nire historiak isiltasuna behar luke aterpe: judua nintzela jakin nuen artekoak kontatzerik merezi ez duelako, eta ondorengo nire jokabidearekin aurretik egindakoa barkatzeko meriturik egin ez dudalako".

Warner gazte hitlerzale bat da gerra aurreko Alemania nazian. Sekretu handi bat gordetzen dute bere familian, eta sekretu hori ageriko egiten denean, ihes egitera behartuta egongo da Warner Europan barrena: Triestera aurrena, Frantziara gero. Lertxundik, hausnarketa eta ekintza, suspentsea eta jakin-mina elkar txandakatuz darama irakurlea oztopoz oztopo azken liluragarriraino. Eleberri honek ez du inor hotz utziko. Gogoan iltzatuta geratzekoak dira gertatzen diren gauzak, esaten diren hitzak, isiltzen direnak, eta, batez ere, bere orrialdeetan barrena aurkezten zaizkigun pertsonaia gogoangarriak eta haien historia hunkigarriak.

2 editions

Ihes betea... zilegi balitz

No rating

Gogoan dut Anjel Lertxundiren aspaldiko liburuak irakurri izana, baita, beranduago, "Otto Pette" irakurri izana ere; baina ez dut horietaz aparteko oroitzapenik gordetzen. Halere, betidanik iruditu zait idazle bete-betea dela. Entsaiogile edo zutabegile bezala estimatu izan dut, nobelagile gisa baino gehiago. "Gogoan zubi" entsaio bikaina da. "Eskarmentuaren paperak", ederra; "Basamortuan behatxulo bat", inspiratzailea; eta Berria egunkariko zutabeak, urre gorria.

Liburua izugarri gustatu zait. Istorioa ondo josita dago. Pertsonaiak ondo. Erritmo bizia du. Eta Anjel Lertxundiren idazkeraren freskotasuna erabat gordetzen du. Ustekabe ederra bat izan da: "deskubrimendu" bat. Badut, beraz, etxeko lana: Anjel Lertxundi nobelagilea berriro deskubritzea.

Oso deigarri egin zait erreferente geografikoak eta erreferente historikoak nola erabiltzen dituen. Italian kokatzen diren kapituluetan dira bereziki nabarmenak, baina egongo dira niri eskapatu zaizkidan beste batzuk.

--- Anjel Lertxundik ikasle garaiak Italian bizi izan zituen, 60ko hamarkadan. 2004 urtean Berria egunkariak hara bidaiatzea proposatu zion, eta bidaia horren kronika argitaratzea. Horrela sortu zuen "Italia, …